• 10
    MAI
    Euskaltzaleen ekarpenekin lortu dugu "Euskaraz gara" liburuxka ateratzea
    Amaitu da "Euskaraz Gara" liburuxka argitaratzeko diru-bilketarako epea. Lortu dugu!

    Milesker modu batez edo bestez lagundu diguzuenei. Datozen egunetan diru-ekarpengileekin harremanetan jarriko gara sariak helarazteko bidea zehazteko.

    Duela 40 egun crowdfunding sistemarekin diru-bilketa martxan jarri genuen eta helburua bete dugu euskaltzaleen laguntzarekin beste behin ere. Jendearen diru-ekarpenak liburuxka hori paperean eta tirada handian argitaratzen lagunduko digu eta EHEren ekarpena Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzea ahalbidetuko digu. Gure hausnarketaren ondorioak ahalik eta euskaltzale gehienen eskuetara iristea nahi baitugu.

    Euskararen normalizazioan jauzi egitera goaz. Euskaraz bizitzera goaz!